XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SIMON ARTEZA.

¿Nor geu baiño pozago, onen iaioterria, iaioteguna ta iaiotzea bera adierazoteko?.

Gizon artezak, elefanteak legez, gitxituaz doaz: eta bildur izatekoa da urte asko igaro-orduko banakaren bat baiño ez bizirik geratutea.

Bizi direan artean eregau ta palagau daiguzan, ilda gero ez egiñaren damutan egon ezkaizan.

Simon, gure belarrietan guzurra ostatuz egon ezpada gazterik geratu zan guraso baga ta anaetxu beren guraso orde.

Izeko baten magalpean men men, apal da zintzo azi zan.

Asko izaten dira menak apalak, zintzoak, esanekoak, isillak... berba baten onak, gaiztoak ezin izan direalako.

Istingetako ura beti legun, beti ezti, beti geldi, beti baketsu ikusteaz ¿nor arrituko da, ez kiskurtu ez azkortu ez arrotu ez iagi eziña dala iakiñezkero?.

Itxasoko uren bare, bake ta artea: auxe da benetan aintzat artu bear dana.

Gure Simon izan balitz beste asko lango epela, geldoa gitxitarakoa, etzan iñor arrituko beronen mentasunaz; bizia zan, odol-beroa, azkorra, kirioduna, irudi ezarren.

Amasei urte ondo bete bagarik, zurtuta isten ebazan auzoetako bolariak,(...).